BEHAKETA IKASTAROA

BEHAKETA IKASTAROA - PIKLER PRESTAKUNTZA OFIZIALA
BIGARREN MAILAKO IKASTAROA
PIKLER ETXEKO HEZITZAILEEK EMANA
Budapesteko Pikler etxearen babesarekin

OHAR GARRANTZITSUA:
Ikastaroa egin ahal izateko ezinbestekoa da lehen mailako oinarrizko 3 ikastaroak eginda izatea: ZAINKETAK, MOTRIZITATEA eta JOLASA.
DATAK: 2022ko Urriaren 27tik Azaroaren 1era.
IKASTAROAREN PREZIOA: BAZKIDEAK—550€
BAZKIDE EZ DIRENAK—625€
LEKUA: Lizarra (Nafarroa) PLISTI-PLASTA FAMILIA GUNEA
IZEN EMATEA: eh@piklerloczy.org helbide elektronikora idatzi.
Leku mugatuak: 18 plaza
Plazak eskabidearen hurrenkeraren arabera esleituko dira

Pikler Institutuan erabilitako behaketa-metodoa elementu erabakigarria da hurbilketa piklerianorako.

Behaketa da haurraren eta haur txikiaren portaera ulertzeko gakoa. Behaketa da bere garapenari hurbiletik jarraitzeko eta bere behar indibidualetara egokitzeko aukera ematen digun tresna. Behaketa puntual batek heldua informatzen du haur bakoitzari nola lagundu behar dion eta ingurunea nola egituratu behar duen, bere garapenaren hurrengo urratsak ahalik eta ondoen hedatzeko.

Ikastaro honetan, Pikler behaketa-metodoaren teoria eta praktika landuko ditugu, eta parte-hartzaileek arlo horretan duten gaitasuna garatu ahal izango dute.

Pikler Institutuan, Emmi Pikler Haur Eskolan eta familia-inguruneetan hartutako bideo-grabazioak aztertuko dira.

Edukiak: Behaketak garapen goiztiarrean duen garrantzia – Hezitzailearen behatzeko gaitasunen garapena – Behaketaren zeregina egokitzapenean zehar – Jarduera autonomoaren behaketa: zer bilatu behar dugun haur txikiaren jolasean – Dokumentazioak nola laguntzen duen behatzen eta alderantziz – Nola partekatzen ditugun gure behaketak gurasoekin.