Emmi Pikler eta Lóczy Institutua

Giza Zientziak, gizon emakumeaz aritzen diren Zientziak, Fisika Zientziak, Astronomia, Matematika, Biologia edo Geologia baino geldoago bilakatzen dira… baina aurrera egiten dute.

Emmi PiklerEmmi Pikler, Viena 1902 – Budapest 1984.Zientzi eta giza-ikerketa alor bakoitzak, une garrantzitsu eta pertsonai garrantzitsuak izan badituzte, Emmi Pikler haur txikien hazkuntza eta garapenaren alorretan egindako aurkikuntzetan, Nicolas Copernikok Astronomiaren bilakaeran edo Charles Darwin Biologiaren bilakaeran eginiko aurkikuntzen parian jarri dezakegu.  

1902an Vienan jaiotako hungariarra den pediatra honi, ume txikien motrizitate orokorrari dagozkion aurkikuntza garrantzitsuak eta haur txikien garapenerako baldintza egokien bilaketa ugari sor dizkigu. Bere ausardiak, haurren eguneroko bizitza, ikerketa zientifiko gaia bilakatu du. 

Pediatrian formakuntza

Emmi Pikler, 1902. urtean Vienan jaiotzen da. Bere ama, Austriakoa,  maistra zen eta bere aita, Hungariakoa, ebanista.
 
Haurtzaroan Budapesten bizi izan zen eta ondoren, 20ko hamarkadan, Vienara itzuli zen, medikuntza ikasketak egiteko.

Garai hartan Vienan, kultura-korronte aurrerakoi eta “hezkuntza berriko”  korronte garrantzitsuak zeuden: Psikoanalisia (Sigmund Freíd) eta Eskola Berria / Eskola Ekitailea (Freinet, Montessori…), beste batzuen artean ].

Pediatrian espezializatzen da eta Vienako ospitale Unibertsitarioan bere praktikak egiten ditu, Pirquet doktorearen zuzendaritzapean.

Ospitale Unibertsitario horretan, ondorengo urteetan Budapesten praktikan jarriko zuen hainbat printzipioekin trebatzen hasi zen.

  • Ume txikia eta bularreko haurrei,  zainketa pediatrikoa ematerakoan ahalik eta modu atseginagoan egitea. Azterketa, nahiz eta oso ezatsegina izan, haurra edo bularreko haurra negarrik egin gabe egin behar zen, samurtasunez ukituz, arduraz, kontutan hartuz eskuartean bizirik, sentikor eta harkorra zen ume bat zegoela.
  • Gaixorik zeuden umeak, zuten patologia eta jasaten zuten egoera kontutan hartuz, ez zeuden egun guztian ohean egotera beharturik. Bereziki prestatutako jolaserako txokoetan egoteko aukera zeukaten, haur txikienak barne.
  • Bularretako haurren janzkera ez zen ohikoa: hankan ez zeuden bildurik eta fardelak ondo erantsiak  zeuden libreki mugitu ahal izateko.
  • Jugando en la calleHaurrek, bularretakoek ere, neguan zein udaran, hainbat ordu aire librean igarotzen zuten, balkoi txiki batzuetan. Hotzarengandik ondo babestuta egoten ziren: mantan bildurik edo estalirik egon ordez, beraientzat diseinatutako lo-zorrotan zeuden.
  • Eta ospitalean janariekiko arau zorrotza: soilik gustura onartzen zuten koilarakada ematea, gaixorik zegoen bularretako haurraren kasuan ere. Hori baino gehiago ematea debekatuta zegoen.

Ospitale unibertsitarioan egindako praktikak, haurren traumatologian eta ortopedian   formazio sendoa eskuratzeko aukera eman zion.

Ospitaleko haurren traumatologia sailean, haurren istripuaren inguruan egiten ziren estatistiken artean, ezberdintasun nabariak egiaztatu zituen: langileen auzoetan (haurrek kalean jolastu egiten zuten: korrika egin, zuhaitzetara igo, tranbietako langetatik zintzilikatu...) konmozio eta apurketa gutxiago ematen ziren, aberatsen haurretan baino. Azkeneko hauek diziplina gogorra eta babestuegi heziak ziren.

gora

Pediatra lanak

Bere ikasketak Vienan burutu ondoren, Triestera joan zen. Triesten bere senarra izan zen György Pikler ezagutu zuen. György Pikler pedagogo aurrerakoia zen eta haren ideiak baliagarriak gertatu zitzaizkion bere ibilbide profesionalean.

Emmi PiklerTriesten, Emmi Piklerrek denbora asko pasatzen zuen hondartzan eta haurren portaerak eta beraiekin zeuden helduek haurrekiko zituzten harremanak behatzeko aukera izaten zituen.  Ikusi ahal izan zuen, gurasoek maitasunez beterik nola jarri arazten zuten haurra, nola zutitzen zuen edo nola eramaten zuen eskutik helduta; baina trataera maitekor horren atzean, presa, mesfidantza, haurrek iniziatiba eta ekiteko gaitasunenganako konfiantza falta  ikusi zituen ere.

1932an, Budapestera bueltatzen dira.

Bere lehenengo alabarekin, bere kontzepzioak praktikan jartzeko aukera izan zuen: garapena ez bizkortzea, erritmo naturala errespetatzea, haurraren berezko iniziatibenganako konfiantza, mugimena eta ekintza autonomoa bultzatuz.

Nahiz eta ezer gutxi jakin, jakin badakigu Emmi Piklerrek hungariar mugimendu komunistarekin lotura zuela eta Budapest inguruko basoetan egiten ziren ezkutuko bileretara joaten zela.

judio comunista.jpgBudapesteko judutarren museoan ikusgai dagoen argazkia. 

Bera jatorriz judutarra zenez, beste milaka judutar bezala, antisemitismoa bultzatzen zuen gobernuaren menpean bizitzearen ondorioak jasan zituen, baita alemanen okupazioa baino lehen ere. Esate baterako, 1938.ean Hungrian judutarren aurkako hainbat lege atera zuten. Judutarren aurkako lege horiek, judutar sendagileek ospitaletan lan egitea galarazten zuten, adibidez.

Giroak eraginda edo ez, 1946. arte Emmi Piklerrek Budapesten jarraitzen du lanean familiaren pediatra bezala, ez ohizkoa den moduan:  Emmi Piklerrek haurra eta bere familiarekin lan egiten du, gaixotasuna ez dagoenean. Pediatra bezala, ziur zegoen bizi-baldintzak eta inguruneak eragina zutela haurren osasun fisikoan.

Emmi Piklerrek haurtxo eta haurren familiak gonbidatzen zituen; haur horiekin askoz gutxiago interbenitzen zuen eta askoz gehiago behatzen zuen. Astero familien etxeetara joaten zen; haurtxoa behatzen zuen bere amaren aurrean eta amarekin xehetasunez hitzegiten zuen, eguneroko gauzetaz.  Bisita batetik bestera, astean zehar, amak bere haurraren garapenaren inguruan ikusten zuena apuntatzen joaten zen.

Horrela, Emmi Piklerrek 10 urtez hainbat ideia egiaztatu zuen eta esperimentatzeko, aberasteko eta koherentziaz jositako printzipio multzo bat lantzeko aukera izan zuen. Guzti hau eta II. gerratea bukatu ondoren, bere lanean funtsezkoa izan zen.

gora

Loczy kaleko Babes-etxea

1946an Hungariar gobernuak Budapesteko Babes-etxea zuzentzeko eskatu zion. Helburua guraso gabeko haurrentzat etxe bat sortzea zen; ez bakarrik umezurtzentzat, baizik eta beraien gurasoak beraietaz arduratu ezin zirenentzat ere. Gerra bukatu berri zegoen eta umezurtzei etxe bat eman behar zitzaien, baina baita ere gurasoen gaixotasunengandik babestu behar ziren haurrak; adibidez tuberkulosiak jotako gurasoen kutsaduratik babesteko.

La Casa-Cuna de la calle Lóczy Babes-etxe hau Loczy kalean 3. zenbakian kokatuta dago, hau dela eta, etxe hau “Loczy” bezala ezagutzen da.      

Babes-etxe honetan bularreko haurrak jaso zituen. Erakunde honetako zaintzak eta bizitza guztia, helburu batekin antolatu zituen: haur hauen garapena, beraien etxeetan familiarekin hazten ziren haurren garapen orekatu baten ahalik eta berdintsuena izatea.

Bere helburua, bertan hazten ziren haurrei bizitza esperientzia bat eskaintzea zen, garapena babesteko eta erakundean bizitzeak eta gurasoekin lotura esanguratsurik ez izateak ekar ditzaken gabezi larriak ekiditeko.   Fotograma del film “Lóczy, un hogar para crecer”

Babes etxeko zuzendari bezala eman zituen lehen urratsetan, une garrantzitsuak jaso ziren eta gertakari batek garbi adierazten digu Hungariar pediatra honen ausardia, pertsonalitatea eta izaera.

Maria Reinitz, bere kolaboratzaile estuak horrela azaltzen du:

“Hezitzaileak mesfidantzaz beterik zeuden. Ez zen gehiegizko lana baina ez zitzaien bururatzen arretaz eta adeitasunez zerbait egitea. Beraiek ez ziren haurretaz arduratzen. Fardelak aldatu eta ahalik eta azkarren eta ahalik eta mugimendu gutxienarekin ematen zieten jaten, segidan inudeen edo beste zerbitzuetan zebiltzanen esku uste zituzten haurrak. Beraien ustetan hezitzaileak arropetaz arduratu behar ziren, lixatu, banandu, arropa guzien konponketak egin eta idatzita utzi. Horrela ez zuten denborarik haurrekin egoteko”.

Egoera honek ez zuen denbora asko iraun, Emmi Pikler eta Maria Reinitzek ez bait zuten ohitura txar hauekin lan egiterik onartzen: Hirugarren hilabeterako, hezitzaile guztiak bota zituzten.

Hezitzaile adituen ordez,  formazio gabeko gazteak kontratatu zituzten, ikasketa gehiegirik ez eduki arren haurren heziketaz interes berezi bat zutenak. Emmi Pikler eta Maria Reinitzek bien artean, haur txikien zaintza nolakoa izan behar zen erakutsi zieten.

Helburu hau betetzeko eta hezitzaile berriak hezteko gida liburuak egin zituzten.

Gida hauetan, eguneroko haur txikien bizitzan eta hazkuntzan dauden aspektu guztiak azken xehetasuneraino zehaztu zituzten.

  • Haltzariak: nolakoak izan behar ziren aldatzeko tokiak, sehaskak, jatorduetako mahai eta aulkiak,  zer ez zen gomendagarria... eta batez ere zergatik...
  • Jateko tresnak ( pisua, kutxararen sakontasuna…); edalontzien itxura; katiluen erabilera plateren ordez…
  • Jantziak: Txikientzako arropak; kanpoan eta barruan lo egin ahal izateko arropak; mugimendua errazten duten arropak…
  • Haurren eskuetan jarri beharko liratekeen jolas motak.
  • Etab.

Gauza Hauek erostea ezinezkoa gertatzen bazen, edo eta babes-etxeak nahi zituen bezalakoa aurkitzea ezinezkoa bazen, Emmi Piklerrek neurriak eta ezaugarriak zehaztu ondoren, enkarguz egiten zituen.

gora

Pikler-Loczy institutua

Emmi Pikler eta Loczy babes-etxean berarekin lan egiten zuten lankideen ardura haundiena honako hau zen: haur bakoitzaren ongi izate fisiko, afektibo eta psikikoaz arduratzea eta  horretarako haur bakoitzaren garapenerako behar ziren baldintza onenak bilatzea.

Baina Loczy, bertan bizi ziren haurren garapena eta bizitza esperientzi egokiaz arduratzeaz gain, ikerketa gune ere bihurtu zen; haurraren garapenaren aspektu desberdinetan oinarrituz,behaketa sakonak eginaz.

Familiako pediatra bezala 10 urteko esperientzia zabala eta gero, Loczy babes-etxea eta bertan lan egiten zuten kolaboratzaileei esker; Emmi Piklerrek aukera paregabea izan zuen bere aurkikuntzetan sakondu, egiaztatu eta hauek aberasteko.

Bi lan hauen uztartzeari esker, alde batetik hazkuntzaren zaintzan eginiko lan ona eta bestetik ikerkuntza aplikatuan eginikoa, 1961ean Loczy, metodologia aplikatuan babes-etxe bihurtu zen, beranduago berriz Metodologi, Puerikultura eta Hezkuntza Institutu bilakatu zelarik.

1970an, Loczy, Babes-etxeetako Metodologi Institutu Nazionala bihurtu zen. Bere zereginetako bat Hungariako beste babes-etxeei euskarri profesional eta metodologikoa ematea zen.

Gaur egun, Emmi Pikler Institutua bezala ezagutzen den Fundazio bat da eta ekonomikoki jasangarri eta bizi irauteko laguntza internazionalak munduaren alde askotatik bidaltzen dizkiete.

2007/2008 ikasturtean, Lokzyk 0-3 haur hezkuntza zerbitzua ireki zuen. 2011ko Apirilean babes-etxea itxi egiten da, “harrera familien” lana indartzearekin, “umezurtz etxeen” lana gutxitzen delako.

Nahiz  eta arazo dezente izan Haur eskolak bere lanean aurrera jarraitzen du.

gora