Skip to content Skip to footer

Mugimendu askea funtsezkoa da

Icono flecha

Hitz atseginak eta zaintza leuna ez dira nahikoa, haurtxoak berarekin hitz egiten ari direla sentitu behar du

Emmi Pikler

Emmi Pikler eta Lóczy Institutua

“Izan ere, gizabanakoaren suntsipen-moduei buruzko guztia irakatsi digun mende honetan, bakarrak dira, hemen bezala, gizakia eraikitzen laguntzen dakiten lekuak”. Bernard Martino, “Lóczy, un hogar para crecer”.

Emmi Pikler-ek iraultza eragin zuen haurren hazkuntza eta garapenaren ezagutzen inguruan. 1902an Vienan jaiotako hungariar pediatra honi, ume txikien motrizitate orokorrari dagozkion aurkikuntza garrantzitsuak eta haur txikien garapenerako baldintza egokien bilaketa nekaezina zor dizkiogu. Bere kemenari esker, haurren eguneroko bizitza ikerketa zientifikoko gaia bilakatu zuen. 

Lóczy etxea, bertan bizi ziren haurrei euren garapena zainduko zuen bizi-esperientzia eskaintzeaz arduratzeaz gain, ikerketa gune ere bihurtu zen, haurtxoaren garapenaren alderdi desberdinen inguruko behaketa ugari eta zehatzak burutuz, euren lanerako hauetan oinarrituz.

Gure Agenda atalean Euskal Herriko Pikler-Lóczy Elkarteak hurrengo datetarako antolatu dituen jarduerak aurkituko dituzu, beste elkarte batzuek eskainitako Pikleriar ikuspegiko formazioekin batera

ERRESPETUZKO ZAINTZAK OINARRIZKO IKASTARO OFIZIALA, BILBON

ERRESPETUZKO ZAINTZAK OINARRIZKO IKASTARO OFIZIALA, BILBON

2026eko apirilaren 6a - 2026eko apirilaren 10a    
09:00 - 17:00
2026ko apirilean, Budapesteko Pikler etxeko profesionalen eskutik, ERRESPETUZKO ZAINTZAK formakuntza ofiziala eskainiko dugu, Bilbon. Ez galdu Pikler pedagogian trebatzeko aukera berri hau.   IZEN-EMATEAK: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSch_SK6txJYkXn_7DzLfRhkrj9scF-rbzyII7q_gOatngXIgg/viewform [...]
JOLAS LIBREA, OINARRIZKO IKASTARO OFIZIALA BUDAPESTEN

JOLAS LIBREA, OINARRIZKO IKASTARO OFIZIALA BUDAPESTEN

2026eko ekainaren 22a - 2026eko ekainaren 26a    
09:00 - 17:00
Budapesten Jolas Librearen inguruan eskainiko den oinarrizko ikastaro ofizialean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, Pikler Etxeko profesionalen eskutik.Informazio gehiago eta izen-emateak: https://www.pikler.hu/cursos-en-espanol-2026
DOKUMENTAZIOA

Artikuluak eta dokumentazioa eskuragarri

Icono pickler

“Esperimentazio librearen bitartez gauzak lortzen dituen haurrak erabat desberdinak diren ezagutzak eskuratzen ditu irtenbideak pentsatuta jasotzen dituen haurrarekin alderatuta.”

Emmi Pikler

C/ Zabaleta 4, Urnieta (Gipuzkoa)

Kontaktua:

PIKLER-LÓCZY EUSKAL HERRIKO ELKARTEA eh@piklerlocky.org

PIKLER-LÓCZY EUSKAL HERRIKO ELKARTEA eh@piklerloczy.org